Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2019

Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VII)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VII): GAUR EGUN (1990ETIK): BESTELAKOAK: ARTISTAK, KIROLARIAK, KAZETARIAK, BIDAIARIAK... Negoziodunak eta ikasleak izan ezik, gutxienez 2000ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunen perfilak anitzagokoak dira: artistak, kirolariak, kazetariak, bidaiariak, ... Lehenik, artistei dagokienez, Beijing-en bizi zen Judas Arrietak, hondarribiar artistak, Goazen Txinara! beka-programa sortu zuen 2009an, EAEko artistak Txinara eramanez bertan lan egiteko. Laugarren ediziora (2012) arte, 12 euskal artista joan izan ziren bertara. Bigarrenik, nazioarteko jokoak gero eta sarriago antolatzen dira Txinan, testuinguru honetan euskal kirolariak ere agertzen dira bertan. Esate baterako, 2008ko Beijingeko Joko Olinpiarretan hainbat egon ziren, borroka libreko kirolari Maider Unda barne . 2018an, Euskal Herritik 6 sokatira talde joan ziren Txinara Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartzera. 2019ko hasieran, Nahia Quincoces-ek Mendiko Eskiko Munduk...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VI)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VI): GAUR EGUN (1990ETIK): HELBURU AKADEMIKOEKIN JOANDAKOAK Lan helburuak izan ezik, helburu akademikoak ere dituzte Txinara joandako euskaldun batzuek. Alde batetik, unibertsitateen arteko mugikortasun programek eta bekek euskal jatorriko ikasleak Txinan ikastea edo ikerketa egitea ahalbideratzen dute. Kasu honetan bi adibide nabarmen dauzkagu: Javier Telletxea nafarra, gaur egun soziologo bezala ari dena; eta Maialen Marín donostiarra, itzultzaile bezala ari dena; biak, gainera, Txinako unibertsitateetan irakaskuntzan edota ikerketan ari dira. Beste aldetik, unibertsitate bisitak edota elkarlanak egiten dira. Hala nola, 2013an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zuzendaritzaren ordezkari bezala, Eduardo Rubiok Lishuiko Unibertsitatea bisitatu zuen, bi unibertsitateen arteko elkarlanari buruz hitz egiteko.

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (V)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (V): GAUR EGUN (1990ETIK): ZERBITZU ARLOETAKOAK EiTB-ek Txinan egindako Vascos por el Mundo ( VXM: Shanghai eta Hong Kong ) programak erakusten duen arabera, enpresekin batera iritsitakoak izan ezik, bere kasa lana aurkitu edo praktika ordainduak (bekak) lortu dituzten euskaldunak ere badaude, batez ere zerbitzu arloetan dihardutenak, hala nola, bankugintzan, gazteleraren irakaskuntzan eta futbolaren entrenamenduan. Lehenik, bankugintzari buruzko daturik ez dugu aurkitzen, baina ziurrenik Hongkongen izan daiteke euskal jatorriko banku-langileen presentzia, hiri hori nazioarteko bankugintza eta finantzaren toki garrantzitsuenetako bat baita. Bigarrenik, Latinoamerikarekiko harreman komertzial dinamikoa dela-eta, gazteleraren irakaskuntza gero eta beharrezkoagoa da Txinan. Kasu batzuetan, txinatar irakasleak baino, natiboak nahiako dituzte. Hemendik dator euskaldunen aukera. Gainera, atzerritar umeentzako nazioarteko eskoletan eta esk...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (IV)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (IV): GAUR EGUN (1990ETIK): EUSKAL ENPRESAK 2015ean argitaratutako artikulu bat ek zehazten duenez, urte horretarako, 187 euskal enpresa zeuden bertan, fabrikak, merkataritza-sozietateak eta zerbitzuetakoak barne, baina soilik Euskal Autonomia Erkidegoar (EAE) jatorrikoak kontuan hartuta. Adibide aipagarrietako batzuk Mondragon Korporazioa, Orbea, Forjas, Iraeta eta Ormazabal izan daitezke. Enpresa horiekin batera, ziurrenik euskal enpresari ugari iritsi da, egonaldi luze batean geratu beharko zena. Geografikoki, enpresetako gehienak Shanghai-n, Jiangsu probintzian eta Beijing-en daude, hain zuzen, garapen ekonomiko eta kontzentrazio demografiko nabarmeneko zonaldeetan, non merkatu handia eta lan-esku ugari dauden. Euskal enpresen presentzia 1990ko hamarkadatik agertzen hasi bazen ere, hurrengo hamarkada, hau da, XXI. mendearen lehen hamarkadatik hazten hasi zen. Izan ere, 2003an, Eusko Jaurlaritzaren Sociedad para la Promoción y Reconver...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (III)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (III): GAUR EGUN (1990ETIK) Txinako gobernuak 1970ko hamarkadaren amaieran baimendutako irekiera ekonomikoa zela medio, merkatu-ekonomia ekonomia planifikatua ordezkatzen hasi zen, atzerritar enpresa ugari erakarriz eta zerbitzuen ekonomia bultzatuz batez ere 1980ko hamarkadatik. Testuinguru honetan, 1990ko hamarkadatik eta batez ere 2000ko hamarkadatik, euskal jatorriko enpresak eta zerbitzu arloetako langileak agertzen hasi ziren Txinan, bankagintzakoak eta gazteleraren irakasleak barne. Halaber, azken urte hauetan Txinako gobernuak futbol entrenamenduaren gainean emandako arreta dela-eta, bertako harrobiek atzerritar futbol entrenatzaile kualifikatuak eskatzen dituzte. Testuinguru honetan euskal jatorriko entrenatzaileek ere lortzen dute lana bertan. Horietaz gain, perfil ezberdinetako euskaldunak, hala nola, ikasleak, kazetariak, artistak, kirolariak eta bidaiariak, ere Ekialde urruneko herrialde horretara doaz.

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (II)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (II): ARO MODERNOAN (1550-1800) Txinara joan izandako lehenenengo euskalduna Frantzisko Xabierkoa (1506-1552) omen zen, nafar jatorriko jesuita. Japoniatik Shangchuan uharte txikira (Txinako hegoaldean) lehorreratu zen 1552an eta bertatik Txinako kontinentera sartu nahi zuen misioak aurrera eramateko. Hala ere, bertan gaixo egon eta hil zen urte bereko abenduaren 3an (Euskararen Eguna izango zena). 1575ean, Martin Arradakoa (1533-1578), agustindarra zena, Jeronimo Martin adiskidearekin Manila Espainiar Inperioaren koloniatik Quanzhou-ra (Txinako hego-ekialdeko kostaldean) lehorreratu eta Fuzhou-ra joan zen, bertako gobernadoreari Kristautasuna zabaltzeko baimena eskatzeko. Ezetza jaso zutenez, Filipinetara itzuli ziren. Gertaera hau Espainiar Inperioaren eta Txinatar Inperioaren arteko lehen kontaktuetako batetzat hartu ohi da. Bestalde, bidaia horretan oinarrituta, liburu bat idatzi zuen, garaiko europarrentzat Txina ezagutzeko iturri...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN Euskaldunek etxetik kanpora joateko historia luze bat dute. Aro Modernoko oinorde bakarraren ohitura eta lana bilatzeko beharragatik Gaztelara, Europara eta Ameriketara joan ziren. Gaur egun ere, euskal diasporak zortzigarren herrialdea sortu du. Txina beste helmuga bat da. Beste helmugekin -adibidez, Latinoamerikarekin- konparatuta, badirudi Ekialde urruneko herrialde hori ez dela hain erakargarria euskaldunentzat, baina badago euskaldunen presentzia, orain zein lehen. Izan ere, Ozeano Atlantiko bezala, XVI. mendetik Ozeano Barea euskaldunen beste eszenatoki bat izaten zen, non euskal misiolariak, administratzaileak eta merkatariak egoten ziren. Gaur egunari erreparatuta, 1980 eta batez ere 1990ko hamarkadatik, Txinako eta munduko merkatu-ekonomiaren eta hirugarren sektorearen hazkundeak euskaldunak hara joatea bultzatzen du. Halaber, negoziodunak izan ezik, ikasleak, artistak, kirolariak, kazetariak eta abar ere badaude batez ere azken hoge...

Sarrera

SARRERA Inguruko lagunek dioten arabera, gero eta gazte gehiago Euskal Herritik Ekialde urruneko herrialde batera, Txinara doaz, unibertsitate mobilizazio programaren batean parte hartu edo bertan lana aurkitu dutelako. Fenomeno honek Txinari buruzko testuak idazteko asmoa piztu zait, Txinan dauden euskaldunen eta Txinarekiko interesa duen edonorentzat. Helburua oso sinplea da, eta bikoitza: hango gizartea, kultura, hizkuntza, bitxikeriak, berriak eta abar ezagutzera eramatea eta, Txinara iritsi berri diren euskaldunei bertako gizartean integratzea lagun liezazkieketen informazioak eskaintzea. Helburu politak, baina... ez dakit zenbat eta noiz arte idatzi ahalko dudan, ez baitut inolako jarraibide edo planifikaziorik. Esan beharra dago, gainera, ez naizela sinologoa, hortaz, ez sinetsi dena, jeje.