Mezuak

Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VIII)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VIII): GAUR EGUN (1990ETIK): BEHIN-BEHINEKO BUKAERA Beraz, 1990ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunak batez ere enpresetako negoziodunak dira. 2000ko hamarkadatik, haien perfila gero eta anitzagoa da. Batzuk egonaldi laburrekoak (urte erdi baino gutxiago) dira, adibidez, kirolariak eta bidaiariak; batzuk egonaldi ertainekoak (urte erditik bi urtera), adibidez, gazteleraren irakasleak eta futbol entrenatzaileak; eta beste batzuk, berriz, egonaldi luzekoak (bi urte baino gehiago), hala nola, kazetariak eta bertan bizitzea erabakitzen dutenak. Ez dakigu gaur egun zenbat euskaldun dauden, ezta ere Wikipedia Entziklopediak (“hamar mila edo data barik”). Kokapenei dagokienez, badirudi gehienak hiri handietan eta hauen inguruan ezarrita daudela, hala nola, Beijingen, Tianjin-en, Hong Kongen, Guangzhoun, Shenzhen-en, Kunshan-en eta Shanghain. Azken hiri honetan, gainera, Txinako lehendabiziko Euskal Etxea sortu zen 2005ean, Txinako euskaldune...

Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VII)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VII): GAUR EGUN (1990ETIK): BESTELAKOAK: ARTISTAK, KIROLARIAK, KAZETARIAK, BIDAIARIAK... Negoziodunak eta ikasleak izan ezik, gutxienez 2000ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunen perfilak anitzagokoak dira: artistak, kirolariak, kazetariak, bidaiariak, ... Lehenik, artistei dagokienez, Beijing-en bizi zen Judas Arrietak, hondarribiar artistak, Goazen Txinara! beka-programa sortu zuen 2009an, EAEko artistak Txinara eramanez bertan lan egiteko. Laugarren ediziora (2012) arte, 12 euskal artista joan izan ziren bertara. Bigarrenik, nazioarteko jokoak gero eta sarriago antolatzen dira Txinan, testuinguru honetan euskal kirolariak ere agertzen dira bertan. Esate baterako, 2008ko Beijingeko Joko Olinpiarretan hainbat egon ziren, borroka libreko kirolari Maider Unda barne . 2018an, Euskal Herritik 6 sokatira talde joan ziren Txinara Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartzera. 2019ko hasieran, Nahia Quincoces-ek Mendiko Eskiko Munduk...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VI)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VI): GAUR EGUN (1990ETIK): HELBURU AKADEMIKOEKIN JOANDAKOAK Lan helburuak izan ezik, helburu akademikoak ere dituzte Txinara joandako euskaldun batzuek. Alde batetik, unibertsitateen arteko mugikortasun programek eta bekek euskal jatorriko ikasleak Txinan ikastea edo ikerketa egitea ahalbideratzen dute. Kasu honetan bi adibide nabarmen dauzkagu: Javier Telletxea nafarra, gaur egun soziologo bezala ari dena; eta Maialen Marín donostiarra, itzultzaile bezala ari dena; biak, gainera, Txinako unibertsitateetan irakaskuntzan edota ikerketan ari dira. Beste aldetik, unibertsitate bisitak edota elkarlanak egiten dira. Hala nola, 2013an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zuzendaritzaren ordezkari bezala, Eduardo Rubiok Lishuiko Unibertsitatea bisitatu zuen, bi unibertsitateen arteko elkarlanari buruz hitz egiteko.

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (V)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (V): GAUR EGUN (1990ETIK): ZERBITZU ARLOETAKOAK EiTB-ek Txinan egindako Vascos por el Mundo ( VXM: Shanghai eta Hong Kong ) programak erakusten duen arabera, enpresekin batera iritsitakoak izan ezik, bere kasa lana aurkitu edo praktika ordainduak (bekak) lortu dituzten euskaldunak ere badaude, batez ere zerbitzu arloetan dihardutenak, hala nola, bankugintzan, gazteleraren irakaskuntzan eta futbolaren entrenamenduan. Lehenik, bankugintzari buruzko daturik ez dugu aurkitzen, baina ziurrenik Hongkongen izan daiteke euskal jatorriko banku-langileen presentzia, hiri hori nazioarteko bankugintza eta finantzaren toki garrantzitsuenetako bat baita. Bigarrenik, Latinoamerikarekiko harreman komertzial dinamikoa dela-eta, gazteleraren irakaskuntza gero eta beharrezkoagoa da Txinan. Kasu batzuetan, txinatar irakasleak baino, natiboak nahiako dituzte. Hemendik dator euskaldunen aukera. Gainera, atzerritar umeentzako nazioarteko eskoletan eta esk...

Migrazioa >> Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (IV)

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (IV): GAUR EGUN (1990ETIK): EUSKAL ENPRESAK 2015ean argitaratutako artikulu bat ek zehazten duenez, urte horretarako, 187 euskal enpresa zeuden bertan, fabrikak, merkataritza-sozietateak eta zerbitzuetakoak barne, baina soilik Euskal Autonomia Erkidegoar (EAE) jatorrikoak kontuan hartuta. Adibide aipagarrietako batzuk Mondragon Korporazioa, Orbea, Forjas, Iraeta eta Ormazabal izan daitezke. Enpresa horiekin batera, ziurrenik euskal enpresari ugari iritsi da, egonaldi luze batean geratu beharko zena. Geografikoki, enpresetako gehienak Shanghai-n, Jiangsu probintzian eta Beijing-en daude, hain zuzen, garapen ekonomiko eta kontzentrazio demografiko nabarmeneko zonaldeetan, non merkatu handia eta lan-esku ugari dauden. Euskal enpresen presentzia 1990ko hamarkadatik agertzen hasi bazen ere, hurrengo hamarkada, hau da, XXI. mendearen lehen hamarkadatik hazten hasi zen. Izan ere, 2003an, Eusko Jaurlaritzaren Sociedad para la Promoción y Reconver...